Hilaren bukaeran zentro soziala ezagutzeko ate irekien jardunaldia egingo du Arespalditzako Administrazio Batzarrak. Eraikina auzokideek egin nahi dituzten ekintzak gauzatzeko egin da, besteak beste. Guztira, 300.000 euroko gastua egin dute eta Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako EREIN programak emandako diru-laguntzei esker ordaindu dute.
Arespalditzak ez du inoiz honelako zentrorik eduki eta Administrazio Batzarra biltzen zen bakoitzean udalari gela bat eskatu behar zion. Proiektua 2005. urtean pentsatzen hasi zuten baina eraikitzeko lizentziak ez ziren 2014ra arte eskatu.
Azkenean, 2015ean bukatu dira obrak. Hala, hemendik aurrera, zentro berriak erabilera anitzeko aretoa, aisialdirako gunea, liburutegia, biltegia eta kontzejurako bulegoa izango du.