"Barrokoak Euskal Herrian utzitako lan onenetarikoen artean dago Sorkunde Garbiko baseliza"

Erredakzioa 2015ko abe. 11a, 14:30

ANDONI ARMENTIA (Apinaiz, 1941) Zuhatza eta Okondoko apaiza da. Asteburuan Zuhatzako Sorkunde Garbiko baselizan egindako konponketak aurkezteko jardunaldiak egingo dituzte.

Zein da Zuhatzako Sorkunde Garbiko baselizaren ondarea?

Armintza eta Zuhatzako Haraneko Sorkunde Garbiko baseliza XVII. mendekoa da. Edo hori ondorioztatu dute “Sorkunde Kofradiako Ordenantzak” direla medio.

ANDONI ARMENTIA (Apinaiz, 1941) Zuhatza eta Okondoko apaiza da. Asteburuan Zuhatzako Sorkunde Garbiko baselizan egindako konponketak aurkezteko jardunaldiak egingo dituzte.

Zein da Zuhatzako Sorkunde Garbiko baselizaren ondarea?

Armintza eta Zuhatzako Haraneko Sorkunde Garbiko baseliza XVII. mendekoa da. Edo hori ondorioztatu dute “Sorkunde Kofradiako Ordenantzak” direla medio.

Fatxadak -puntu erdiko arkukoa- adierazten du frontis irekia izan duela. Egur hesia izan zuen babesteko eta kanpotik birjina ikusteko.

Birjina zurezkoa da eta Andaluziako eskola barrokoari lotuta dago (0,59x0,23x0,18 zentimetrokoa da egur lana).

Euskal Herrian barrokoak utzi dituen lan onenetarikoen artean dago.

Zeintzuk dira ondare horren bitxikeriak eta zer garrantzia mota dauka Zuhatzan?

Zuhatzako herriarentzat ohore eta ardura handia da altxor hau mantentzea. Balio handiko erlijio eta arte ondarea baita.

"Birjinarekiko debozioa sustrai sakonak ditu Zuhatzan, kofradia 1614an baino lehen sortu zuten-eta".

Birjinako irudi txikiak jarraitzen du -Micaela Portillaren ustez- Alonso Canok Granadan 1655ean ospetsu egin zuen eredua.

Birjinaren itxura 12 edo 13 urteko neska batekoa da; ilea solte eta izurtua dauka. Gainera, eskuak bularraren gainean ditu eta oin azpian dagoen argiaren adarrak behera begira daude.

Nola lortu duzue berritzea eta ikerketa historikoa egitea?

Bagenekien bere balioa zein zen. Ikusi genuen sitsek jaten zutela eta Apezpikutzari eta Arabako Foru Aldundiari jakinarazi genion. 

Irudia eraman zuten eta eraberritu dute urtebetez; adituek azalduko dute prozesua.

Gainera, baseliza zaharberritu dugu eta enkatxo bat, harlauzak eta garaiko adreiluak agertu dira. Luxu hutsa!

Biharko ospakizuna prestatu duzue, zertan datza egitaraua?

Zuhatzako Sorkunde Garbiaren berriztatze prozesuari buruzko hitzaldia egingo dugu.

Hitzaldia abenduaren 12an 18:00etan izango da Santa Marina elizan; Cristina Aransay Saura eta Marina Lopez Arabako Foru Aldundiaren ordezkariekin, Fernando R. Bartolome Garcia historialariarekin eta EHUko irakaslearekin eta berriztatzaileekin (Raquel Orue eta Lourdes Fernandez de Pinedo, hurrenez hurren).

Ondoren Itzalde Abesbatzak kontzertua eskainiko du.

Zergatik uste duzu jendea hurbildu beharko litzatekeela Zuhatzara larunbatean?

Jendea hurbiltzea ondo legoke Aiaran daukagun ondarea ezagutu dezan. Teknikariek lagunduko digute bere balioa ezagutzen. Horrelako kasu gehiago daude eskualdean eta azalarazi eta banan-banan ikertu behar ditugu.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide