16 film labur ezberdin emango dituzte Aiaran abenduaren gaur eta bihar. Lehen hitzordua 18:00etan izango da Luiaondoko Ludotekan eta bigarrena ordu berean Arespalditzako udaletxean.
Emanaldiak doakoak izango dira eta ordu eta bakoitzak laurden iraungo du, gutxi gorabehera. Espainiar estatuan ekoiztutako pelikulak dira jaialdian eskainiko dituztenak. Ekimenaren IV. edizioa izango da aurtengoa.
Egitarauak
Hurrengoak dira emango dituzte pelikulak:
Abenduaren 11n: 40 Aniversario (15 minutu), Escuchame (3 minutu), Rubita (16 minutu), Pato extraterrestre (9 minutu), Tuck me in (minutu bakarra), Una nit (17 minutu), ¡Laura, Laura! (4 minutu), 600 $ (18 minutu).
Abenduaren 12an: Nena (12 minutu), Cebra (10 minutu), Similo (22 minutu), I+D (3 minutu), Silencios (9 minutu), Lugares comunes (3 minutu), Biodiversidad (15 minutu) eta Vlentina (19 minutu).