Ainhize Solaun aiararra saritua izan da EITBko "Gaztea Dantzan" lehiaketan

Erredakzioa 2015ko aza. 19a, 17:14

EITBk Gaztea Dantzan lehiaketako II. edizioa egin du aurten eta Ainhize Solaun aiararra izan da garaileetako bat. Epaimahaiaren saria jaso du dantzariak, "Ghost writer" lanarekin hain zuzen ere.

Hurrengoa esan dute epaileek Ainhize Solaunek prestatutako dantzaren inguruan: 

EITBk Gaztea Dantzan lehiaketako II. edizioa egin du aurten eta Ainhize Solaun aiararra izan da garaileetako bat. Epaimahaiaren saria jaso du dantzariak, "Ghost writer" lanarekin hain zuzen ere.

Hurrengoa esan dute epaileek Ainhize Solaunek prestatutako dantzaren inguruan: 

"Koreografiak duen egitura originalagatik hautatu du epaimahaiak. Halaber, musikaren erabilera bikainak, tenpoak ondo erabiltzeak eta azentuen kolpeak behar bezala neurtzeak lagundu die horretan. Hainbat estilo bateratu dituzte, guztiak harmonia egokian uztartuz (flamenkoa, euskal dantza, jazza, klasikoa).

Horrez gain, taula gainean dantzariak dotoretasuna erakutsi du. Jantzitegi zaindua (itxura gaurkotua emanez), atrezzoaren erabilera egokia..."

ENTZULEAREN SARIAK

  • Lehenengo postuan: "Light it up" (3.822 boto)
  • Bigarren postuan: "Do you wanna dance" (3.502 boto)
  • Hirugarren postuan: "BBHMM" (724 boto)

EPAIMAHAIREN SARIAK

  • Talde onenaren saria: "Do you wanna dance"
  • Bakarlari edo bikote onenaren saria: "Ghost writer"
  • Bideo onenaren saria: "Forward Thinking"

Lehiaketan saritutako beste lanak hemen daude ikusgai.

Dantza

Ainhize Solaunek prestatutako dantza Amurrio Antzokiaren 10. urteurrena zabaltzeko erabili zuten, eta bideoaren grabaketa eta errealizazioa Komunika enpresak gidatu zuen:

 [video:https://vimeo.com/144731353 width:720 height:350]

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide