Hurrengo azaroaren 24an, asteartea, Aiarako Emakumeen Eskualdeko Topaketa ospatuko dute eta Marienea Etxean –Basauriko Emakumeen Etxea– bisitatuko dute. Anitza da prestatu duten egitaraua egun horretarako eta parte hartzeko azaroaren 19a baino lehen eman beharko dute izena: 945 39 91 22 telefono zenbakira, cayala.cultura@gmail.com helbidean edo Emakumeen Elkartean.
9:30etan emango diote hasiera, ongietorria eta erakundeetako ordezkarien topaketaren irekierarekin, Laudioko Bar Tolo tabernan. 10:30etan Laudioko Institutuaren pareko bus-geltokitik irteera izango da Basaurirantzi, antolatu duten doako garraioan. 11:00ak aldera helduko dira Marienea Etxera, bertan emango dutelarik goiza. 14:30etan bazkaria izango dute Abiaga jatetxean eta bazkalostean dantzaldia. Bertan egongo dira, dantza eta dantza arratsaldeko 18:30ak arte jardunaldiari amaiera emango dioten momentura arte, hain zuzen.