Aiarako Udalak WhatsApp aplikazio bidezko udal informazioa zerbitzua jarri du martxan, herritarrek beste tresna komunikatibo bat izan dezaten. Azken urteetan Euskal Herriko Hainbat udalek programa honen bidez informazio zabaltzen hasi dira.
Aplikazio berria sistema erraz batean oinarritzen da. Udal informazioa jaso nahi izanez gero, mugikorrean “Ayala Info” kontaktua sortu eta 615 788 146 telefonoa sartu beharko da. Ondoren, whatsapp bat bidali beharko da “Alta” hitza idatziz. Informazio gehiago jaso nahi ez duenak “Baja” idaztearekin aski izango da.
Komunikazio kanal berri hau informazioa jasotzeko besterik ez da erabiliko. Ondorioz, izapide administratiboak edo bestelako kontsultak egiteko beste bide batzuk daude, hala nola, www.aiarakoudala.com webgunea, info@aiarakoudala.eus helbidea edota 945 399 013 telefonoa.