Azaroaren 30era arte eskuragarri egongo da BAT txartela udaletxean eta Luiaondoko bulegoan. Txartel horrekin Arabako Foru Aldundiko autobusetan eta Gasteizko zein Bilboko tranbietan ordaindu ahalko da deskontu batekin. Behin erosita Amurrioko, Laudioko eta Artziniegako kutxazain batzuetan dirua sartu beharko da.
Nahiz eta beste motatako txartelak egon, Aiarako Udalak eskainiko duena anonimoa izango dira eta beraz, pertsonen artean erabili ahal izango den diru-zorro txartela da.
Hiru euroren truke emango da txartela eta behin erosita, Laudioko (Nerbioi,1), Amurrioko (Elexondo, 6) eta Artziniegako (Garai plaza, 4) Kutxabank bulegoetan diruz hornitu daiteke.
Taxi zerbitzua
Bestalde, Aiarako Udalak taxi zerbitzua dauka bere herrietan autobus geltokirik ez daukaten auzokideentzat. Zerbitzua astelehenetik larunbatera, jaiegunak barne, 15:00ak arte eskaintzen da eta 1,70 euro balio ditu.
Erreserba aurreko eguneko 18:00ak baino lehen egin behar da 945 890 393 telefonora.