Botika berria egiteko 69.919 euroko diru-laguntza eskatu du udalak

Erredakzioa 2015ko aza. 3a, 08:25

Hurrengo urtean hasiko dira Luiaondon kokatuko den farmazia berriaren obrak eta horretarako Aiarako Udalak 69.919 euroko diru-laguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.

Egun osasun zentro berriaren eraikitze lanak egiten ari dira Luiaondoko Patxita etxean. Alboan dagoen korta txiki batean irekiko dute botika.

Hurrengo urtean hasiko dira Luiaondon kokatuko den farmazia berriaren obrak eta horretarako Aiarako Udalak 69.919 euroko diru-laguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.

Egun osasun zentro berriaren eraikitze lanak egiten ari dira Luiaondoko Patxita etxean. Alboan dagoen korta txiki batean irekiko dute botika.

Farmazia bakarra

Aiara osoko farmazia bakarra Arespalditzan dago kokaturik eta udalerriko hainbat biztanlek ondoko herrietara jo behar dute sendagaiak erostera.
Anbulatorio berriarekin eta horren alboan egongo den farmaziarekin udalak eskuragarritasuna hobetzea nahi du.

Landa-garapenerako programa

Eusko Jaurlaritzak landa-garapen eta sustapenerako eskaintzen duen EREIN izeneko laguntza programaren barruan jasoko ditu aipatutako 69.919 euroak. Aldaketa horrek botika eta osasun zentroa gune berean egotea ahalbidetuko du. Udalaren ustez 3.000 aiararren mesederako izango da aldaketa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide