Baso solidarioa inauguratuko dute bihar Kexaako Arcos de Quejana jatetxean

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2015ko urr. 29a, 10:19

Kexaako hotel-jatetxeak 20 urte bete ditu, eta omenaldia egingo die Euskadin aritzen diren 15 Gobernuz Kanpoko Erakunderi. Veronica Werckmeister artistak basoa sortu du horretarako.

Kexaako hotel-jatetxeak 20 urte bete ditu, eta omenaldia egingo die Euskadin aritzen diren 15 Gobernuz Kanpoko Erakunderi. Veronica Werckmeister artistak basoa sortu du horretarako.

Hogei urte dira Kexaako Arcos de Quejana hotel-jatetxeak ateak zabaldu zituela, eta horren harira Kexaako Baso Solidarioa izeneko arte-lekua inauguratuko dute bihar, urriak 30.

Ondoko harizti bat berreskuratu dute horretarako, non Verónica Werckmeister artistak oihal natural koloretsuen bidez zuhaitzak atondu dituen; zuhaitz bakoitzak gobernuz kanpoko erakunde baten lanaren berri ematen du.

Hamabost dira, guztira, Baso Solidarioan lekua izango duten GKEak: Cáritas, Gurutze Gorria, Unicef, Stop Sanfilippo, Save the Children, Manos Unidas, Unicef, Ayuda en Acción, Alboan, Odol Emaileen Elkartea, Zalbaketa, Intermon Oxfam, Educo, Adsis Fundazioa, Intered, Hirukide, Tierra de Hombres eta ICLI.

Baso Solidarioa inauguratzeaz gain, plaka bat emango zaie Menagaraiko Maitasun Errukiorraren Kongregazioko mojei, bertako ikastetxe-egoitzan egiten duten lanaren errekonozimendu gisa. Xabier Santxotena eskultoreari ere plaka bat emango diote, Arcos de Quejana hotelari egindako ekarpen artistikoagatik.

Izan ere, bertan daude Santxotenaren eskultura handi bat eta Fukushimako biktimen oroimenezko egurrezko mural bat, 14 metrokoa.

Verónica Werckmeister artistaren lana

Kexaako hariztia berreskuratzeko, apaintzeko eta koloreztatzeko arduraduna, esan bezala, Veronica Werckmesiter kaliforniarra izan da. Urte asko dira Gasteizen bizi dela eta muraletan aditua da; Gasteizko ibilbide muralistikoaren arduraduna da, besteak beste.

1993an Los Angelesen hasi zen esparru horretan espezializatzen, eta harrezkero mural publiko eta pribatuak egin ditu Chicagon, New Yorken, San Franciscon, Philadelphian, Bostonen, Bartzelonan, Bilbon edo Gasteizen.

Tartean dira Bilboko La Salve zubiko muralak edo Zaramagakoak. Gainera, Gasteizko eskoletako muralismo programaren zuzendaria da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide