Aurtengo Aiarako Euskararen Asteburua urriaren 23an, 24an eta 25ean ospartuko da Luiaondon, Arespalditzan eta Lantenon. Bertan, euskarazko hainbat jarduera egingo dituzte haur, gazte eta helduentzat. Euskara bultzatzeko egindako ekimen hau Aiarako Udalak, Etxaurren Ikastolak, elkarteek eta kontzejuek antolatzen dute.
Ostiralean, urriak 23, Luiaondoko frontoian 18:30ean familiek diskojaia batean parte hartzeko aukera izango dute. Gainera, dantza eta koreografia ez ezik, umeek dantzan ikasteko DVD bat jasoko dute.
Programarekin jarraituz, larunbatean, 18:ooetan “Aiara danon artean” ekimena izango da Arespalditzako ferialean. Ekitaldia Fita Fik taldearen musikaz eta Aiarako bertsolari baten bertsoez lagundurik egingo da ondoren 24 herrietako pankartekin egindako musika-kalejira gauzatuko da. Eguna 19:30ean eskainiko den txokolatada batekin amaituko da.
Asteburuarekin amaitzeko, igandean 17:00etatik aurrera Lantenoko Arte eskolan Hodei magoa eta Tiritatxok magia ikuskizuna eskainiko dute. Ondoren, askaria eta eskulan-tailerra egongo dira.