Euskal Autonomia Erkidegoko herri baten udal kiroldegia erabili eta kuota ordaindu duten aiararrek diru-laguntza bat jasoko dute aurten ere. Beste udalerrietako udal kiroldegien bazkidetzak diruz lagunduko ditu Udalak, norbanako zein familiei ordaindutakoaren zati bat itzuliz. Eskaera Aiaran erroldatutako pertsonek bakarrik egin ahalko dute eta egiteko epea urriaren 5etik 23ra izango da.
Diru-laguntza Euskal Autonomia Erkidegoko udal kiroldegiren batean bazkidea izateko kuota ordaintzen laguntzeko balioko du. 2014ko urtarriletik abendura bitartean -biak barne- ordaindutako kuotak baino ez dira lagunduko diruz . Eskabide orria udaletxean, Luiaondoko bulegoan edota udaleko webgunean eskura daiteke eta udaletxean bertan utzi edo info@aiarakoudala.eus helbidera bidali beharko da eskatzen den dokumentazioarekin batera.