Ertzaintzako prentsa zerbitzuak jakinarazi du irailaren 22an 83 landarez osatutako marihuana landaketa topatu zuela Olabezarren.
Laudioko Ertzain-Etxeko patruila batek marihuana landaketak topatzeko lanak egiten ari zen eta Olabezarreko baratz batean topatu zituen landareak.
Landaketa kendu eta polizia-etxera eraman zuten ertzainek. Bertan pisatu zituzten landareak eta guztira 120 kilo baino gehiagoko pisua zutela adierazi du Segurtasun Sailak.
Atzemandako marihuana osasun erakundeen esku utzi dute.
Salaketa
Landaketa horren arduraduna nor zen argitzeko ikerketa abiatu zuen Ertzaintzak eta horren ondorioz pertsona bat salatu du osasun publikoaren aurkako delituak egotzirik.