Urte osoan udal ikastaroak egiteko aukera egongo da

Erredakzioa 2015eko urriaren 5a

Aiarako Udalak udal ikastaroetan izena emateko aukera emango du urte osoan. Hala, udalak eskaintzen dituen edozein kurtsoan parte hartzeko interesa dutenek, eta plaza egonez gero, nahi dutenean hasi ahalko dira. Bestalde, urritik aurrera 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek zumba praktikatzeko aukera izango dute Arespalditzan eta Luiaondon.

Aiarako Udalak udal ikastaroetan izena emateko aukera emango du urte osoan. Hala, udalak eskaintzen dituen edozein kurtsoan parte hartzeko interesa dutenek, eta plaza egonez gero, nahi dutenean hasi ahalko dira. Bestalde, urritik aurrera 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek zumba praktikatzeko aukera izango dute Arespalditzan eta Luiaondon.

Jadanik abian den udal ikastaro batean parte hartu nahi duenak interesatzen zaion klasera joan beharko du eta irakaslearekin hitz egin. Plaza egonez gero, fitxa bat bete eta kontu korronte batean matrikulazio dirua sartu beharko du. Ordainagiria irakasleari eman beharko zaio. Kurtsoak udaleko webgunean, Facebook-ean eta uztaila eta iraileko Saraube aldizkarietan daude ikusgai.

Zumba kid´s”

Kultur arloak 1997 eta 2009 urteen artean jaiotakoentzat zumba klaseak prestatu ditu. Ikastaroa Arespalditzan asteazkenetan 18:00etan izango da eta urriaren 14an hasi eta 2016ko maiatzaren 25ean bukatuko da. Luiaondon, aldiz, ostiraletan 18:00etan emango dira urriaren 16tik aurrera, 2016ko ekainaren 10ean bukatuz.

Izena emateko epea urriaren 5etik 13ra izango da eta 36,60 euro balioko ditu. Inskripzio orria info@aiarakoudala.eus helbidera bidali edo udaletxean utzi daiteke.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide