Aiarako Udalak abere-haztegietan erabiltzen diren plastikoak biltzeko zerbitzu berritzailea jarri zuenetik asko dira lortutako hobekuntzak. Horien artean dago 58 haztegietako hondakinak jasotzean 100% birziklatzea. Udala irailaren bukaeran bildu zen parte-hartzaileekin zerbitzuaren balorazio egiteko eta egiten duten ahaleginagatik eskerrak emateko.
Abere-haztegiek plastikozko hondakin asko sortzen dituzte, batez ere film-plastikoak, sokak eta sareak. Urteetan azken hauek zabortegian bukatu izan dute beste zaborrarekin batera, baina Aiarako Udalak plastikoak jasotzeko kanpaina abiarazi zuenetik udalerri asko izan dira antzeko sistemak ezarri dituztenak.
Ondorioz, eta urteko emaitzak ikusita, aurten 23.423 kilo bildu dira, horietatik %76,6 film plastikoak dira eta gainerakoak sokak eta sareak. Hondakin hauek “granza” izeneko dilista antzekoetan bihurtu eta hauekin produktu berriak fabrikatzen dituzte.