23 urteko emakume bat desagertu da Menagarain eta bere bila daude. Amor Misericordioso ikastetxeak deitu zuen atzo 112 zerbitzura 23:45ean desagerpenaren berri emateko.
Bart 112 zerbitzuak Ertzaintzarekin harremanetan jarri zen bere bilaketa abiatzeko baina ez zuten emakumea topatu.
Gaur goizean bilaketa lanak berriro aktibatu dira eta poliziek ez ezik boluntarioek ere parte hartuko dute. 112 Larrialdiko Zerbitzuak azaldu du bitarteko gehiago erabiliko dituztela gaur.
Galdutako emakumea azal beltzaranekoa da, Amor Misericordioso ikastetxeko erabiltzailea da eta down sindromea dauka.