Jai batzordeak eta "Los Primeros Jueves" literatura taldeak "Palabras al atardecer" poesia irakurketa partekatua antolatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2015ko ira. 27a, 08:39

Agiñagako Jai Batzordeak ekimen literarioa antolatu du Amurrioko "Los Primeros Jueves" literatura taldearekin batera,. “Palabras al atardecer” izeneneko ekimen literarioa Agiñagako elizan izango da urriaren 2an, 19:00etan.

Aginagako Jai Batzordeak ekimen literarioa antolatu du Amurrioko "Los Primeros Jueves" literatura taldearekin batera,. “Palabras al atardecer” izeneneko ekimen literarioa Aginagako elizan izango da urriaren 2an, 19:00etan.

Saioaren ekintza nagusia irakurketa partekatua izango da, modu honetan, elizara bertaratuko den jende orok aukera izango du irakurketan parte hartzeko. Antolatzaileek adierazi duten moduan, erromantzeak, haur poemak eta kantak ez ezik, sorpresak ere izango dira tartean.

"Los Primeros Jueves" taldea 2005ean jaio zen eta hilean behin biltzen dira, hileko lehenego ostegunean, hortik datorkie izena, hain zuzen ere. Taldearen ibilbidea Amurrioko Kultura Etxean hasi zen 10 pertsona izanik, egun, ordea, 30 dira zaletasun literario partekatzeko asmoz taldean biltzen diren pertonak.

Taldearen funtzionamenduari dagokionez, hilero haietariko pertsona batek ardura hartzen du solasaldia gidatzeko eta edukiz betetzeko. Batzuetan olerkiak eta musika nagusitzen dira, beste batzuetan, berriz, gustuko egile bat gogora ekartzen dute. Itziar Jaio partaidearen arabera “solasaldi bakoitza taldekide bakoitza bezain ezberdina izan daiteke, zuzentzen duen pertsonaren araberako da beti”

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide