Autobus sare berria martxan da

Erredakzioa 2015ko ira. 12a, 11:42

Aiarako Udalerriak autobus sare berria du ordutegi eta geltoki berriekin. Gainera, Luiaondon tren geltokia dago eta Udalak taxi-txartela eskaintzen die mugitzeko arazoak dituzten pertsonei. Hala eta guztiz ere, aurretik ezarrita zeuden autobus geltoki batzuk kendu dituzte eta jende gehienak kotxea erabiltzen du.

Aiarako Udalerriak autobus sare berria du ordutegi eta geltoki berriekin. Gainera, Luiaondon tren geltokia dago eta Udalak taxi-txartela eskaintzen die mugitzeko arazoak dituzten pertsonei. Hala eta guztiz ere, aurretik ezarrita zeuden autobus geltoki batzuk kendu dituzte eta jende gehienak kotxea erabiltzen du.

Arabako Foru Aldundiak Autobus sare berria martxan jarri zuen uztailean. Hala, Artziniegatik Okondora doan autobus-linea jarri du, Menagarai, Arespalditza, Murga, Izoria, Amurrio eta Laudiotik pasatuz. Orain arte baino ordutegi gehiago ditu baina Lantenon zegoen geltokia desagertu da. Kontzeju horretako lehendakaria den Iratxe Parrok argitu duenez, idatzi formal bat bidaliko dute egoera salatzeko herriko jende asko garraiorik gabe geratu baita.

Bestalde, Gasteizera zioan autobusa ez du Aiarako herrietan geratzen eta Luiaondo da hiriburura joateko geltokia duen bakarra. Hala, aiararrek Amurriora edota Laudiora joan beharko dira Gasteizera joateko.

Taxi txartela

Udalak mugitzeko zailatasunak dituzten pertsonei taxia erabiltzeko txartela eskaintzen die. Programak taxia erabiltzeko dirulaguntzak eskaintzen ditu eta puntuen araberakoa izaten da. Txartel hauek Gizarte Zerbitzuetan ematen dira eta interesatuek hitzordua eskatu ahal dute aldez aurretik 945 399 000 eta 945 393 332 telefonoetan.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide