Adin guztietarako ikastaroetan izena emateko epea bukatu da laster

Erredakzioa 2015ko ira. 10a, 10:34

Aiarako Udalak udal ikastaro ezberdinak eskainiko ditu 2015-2016 ikasturtera begira. Kurtsoak adin guztietarako zuzenduak daude eta kirola zein arte lanak egiteko aukera egongo da. Gainera, Luiaondoko eta Arespalditzako ludotekek ere haurrentzako txokoak eskainiko dituzte udazkenean.

Udal ikastaroak

Aiarako Udalak udal ikastaro ezberdinak eskainiko ditu 2015-2016 ikasturtera begira. Kurtsoak adin guztietarako zuzenduak daude eta kirola zein arte lanak egiteko aukera egongo da. Gainera, Luiaondoko eta Arespalditzako ludotekek ere haurrentzako txokoak eskainiko dituzte udazkenean.

Udal ikastaroak

Kurtsoek urriaren hasieran hasi eta maiatza arte iraungo dute. Guztira, 22 izango dira eta Arespalditzan, Luiaondon eta Lantenon emango diren arren, beste leku batean egiteko aukera ere emango du Udalak. Alde batetik, Yoga, zumba, patinaje familian, taekwondo, areto dantzak, pilates, break dance, esku-pilota eta mantentze-gimnasia egongo dira; eta bestetik, haurrentzako ingeles ludikoa, altzarien zaharberritzea eta orratz lantegiak emango dira.

Izen-emateak irailaren 2an hasi eta 11n bukatuko dira eta langabetuek zein ikasleek prezioan murrizketak izango dituzte. Azken hauek udaletxean eta Luiaondoko bulegoan egin daitezke edota webgunean aurki daitekeen orrialdea bete eta info@aiarakoudala.eus helbidera bidali.

Udazkeneko jolas txokoak

4 eta 14 urte bitarteko haurrek “Udazkeneko jolas txokoak” programan parte hartzeko aukera izango dute Luiaondoko ludotekan astelehen eta asteazkenetan eta Arespalditzakoan astearte eta ostegunetan.

Izen-emateko epea irailaren 1etik 11ra izango da eta udaletxean eta Luiaondoko bulegoan egin ahalko da, edota webgunean aurki daitekeen orrialdea bete eta info@aiarakoudala.eus helbidera bidaliz. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide