2014-2015. urtean 26 pilotarik, 2 begirale eta koordinatzaile batek osatu zuten Luiaondoko pilota eskola. Denboraldi honetarako elkarteak, edonork jokatu dezakeela gogorarazi nahi du eta eskolaren parte izatera gonbidatzen ditu herriko umeak.
Eskupilota eta palan aritzen dira neska-mutilak. Aurreko urtean, aurre benjaminak, benjaminak, kimuak, infantilak eta kadete kategoriak egon ziren. Astero birritan, ordu bateko entrenamenduak egiten dituzte Luiaondoko frontoian hiru txanda ezberdinetan.
Arabako eskolarteko txapelketan lehiatzen dira ekainera arte, hori dela eta, astebururo Arabako frontoi ezberdinetara mugitzen dira jokatu ahal izateko.