Aiarako Udalak 2015-2016 ikasturtean euskara ikasteko taldeak sortzeko epea zabaldu du irailaren 3tik 30era. Klaseak Arespalditzan eta Luiaondon emango dira eta nahiz eta iazko taldeei jarraipena emango zaien, berriak egiteko aukera ere egongo da baldin eta gutxieneko ikasle kopurua badago.
Izena emateak udaletxean edo Luiaondoko bulegoan egin daitezke, Internet bidez egitekotan, www.airakoudala.com orrialdean dagoen inskripzio-orria jaitsi eta info@aiarakoudala.eus helbidera bidali beharko da. Joan den urteko ikasleek ere izena eman beharko dute.
Udal beka
Bestalde, Udalak euskara ikasteko eta hobetzeko dirulaguntza eskainiko dio euskaltegi batean zein autoikaskuntza-ikastegietan aritzen den aiarar orori. Beka honi esker matrikularen %75 berreskura daiteke, baldin eta gutxieneko asistentzia bermatzen bada. Hala, 2014-2015 ikasturteri dagokion diru-laguntza eskatzeko epea aurtengo abenduan irekiko da.