Aurten ez dute San Bitores ospatuko Gorobelen. Aiarako udalak erabaki du bertan behera uztea segurtasun arrazoiak direla medio.
Gentza Alamillo alkateak azaldu du azken 15 egunetan harri-jausi ugari gertatu direla Gorobeleko bidean. Egoera horrek zaila egiten du jaian parte hartuko luketen pertsonen segurtasuna bermatzea eta ondorioz ospakizuna ez da egingo.
Aiarako alkateak azaldu du udala eta Arabako Foru Aldundia elkarlana abiatu dutela harri-jausien arazoari konponbidea topatzeko.
San Bitores jaia Kobatan antolatzen dute, aterpeko ingurutan hain zuzen, eta ehunka pertsona hurbildu ohi dira.