Soxoko Jaiak ospatuko dira asteburuan

Erredakzioa 2015ko abu. 26a, 09:00

Soxoko Jaiak ospatuko dira  asteburuan. Hemen kontsultatu daiteke igandeko egitaraua, eta hemen astelehenekoa. 

“Aurtengoak nahiko jai xumeak izango dira”, aitortu du Soxoko festak antolatzen diharduen Koldo Mendiorozek. Arrazoia zein den ere aipatu du: bi jai egunak igandean eta astelehenean izango direla.

Soxoko Jaiak ospatuko dira datorren asteburuan. Hemen kontsultatu daiteke larunbateko egitaraua, eta hemen igandekoa. 

“Aurtengoak nahiko jai xumeak izango dira”, aitortu du Soxoko festak antolatzen diharduen Koldo Mendiorozek. Arrazoia zein den ere aipatu du: bi jai egunak igandean eta astelehenean izango direla.
Dena dela, festa xumeak izateak ez du esan nahi berrikuntzarik gabekoak izango direnik. Bi dira aurtengo nobedadeak Mendiorozen aburuz: Artziniegako Ganzorrotz mendi taldeak antolatutako mendi martxa eta zezen mekanikoa.
Baina ekintza “klasikoak” ez dituzte albo batera utziko. “Mus eta Tute Txapelketak bere horretan mantenduko dira”, ziurtatu du jai batzordeko kideak.

“Maitasun osoz”
“Garai batean oso handiak ziren Soxoko Jaiak. Entzierroak zeuden, goitibehera lasterketa... ”, hasi da Mendioroz oroitzen, “baina orain jende gutxiago dago herrian eta, ondorioz, festak ere txikiagoak dira”. Mendiorozek azaldu du saiatu direla gauza berriak egiten, eta azken bi urteetan eginiko “Konkisoxo” proba sorta jarri du adibide moduan. Aurtengo egitarauan, baina, ez dute ekimen hori sartu.
Hala eta guztiz ere, herriko jendeari begira “maitasun osoz” eginiko festak direla azpimarratu du jai batzordeko kideak, “herriko jendearen topagune izaten jarraitzen dute”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide