Baselizetako Jaiak, “egun osoa bertan pasatzeko modukoak”

Erredakzioa 2015ko abu. 7a, 10:24

Santo Domingoko jai egitaraua kontsultatzeko klikatu hemen eta hemen.

San Lorentzoko jai egitaraua kontsultatzeko klikatu hemen. 

Luiaondoko Jaien lehen txanpako (Andra Mari Madalena) bideo bat grabatzen ari zela, artikulu hau idazten dagoen kazetariak lagun batekin egin zuen topo. “Jaien lehen txanpa hau da ez dago gaizki”, azaldu zion lagun luiaondoarrak, kaña eskuan; baina konfesatu zion berak pertsonalki nahiago zituela jaien bigarren txapako festak: Santo Domingo eta San Lorentzokoak.

“Ermitetako jaiak” deitzen zien berak, Luiaondon dauden bi ermitetan ospatzen direlako. “Egun osoa bertan pasatzeko moduko jaiak dira. Txitxiburduntxiak egiten dira, bazkariak...”.

Baieztapen horrekin bat egiten du Luiaondoko Jaien antolakuntzan dabilen Josu Mimenzak ere. “Guretzako berezia da batez ere Santo Lorenzoren eguna”, adierazi du, “Baseliza daukagu mendian, zelai oso polit batekin, eta bertan prestatzen dugu herri bazkaria. Egun osoa ematen dugu bertan”. Mimenzak gaineratu du batzuetan euria egin izan duela eta, kasu horietan, frontoira jaitsi behar izan direla bazkaltzera. “Baina festa polita zelaian izan ohi da beti”.

Luiaondo askotan “lotarako herri” kontsideratua izan den arren, Mimenzak azpimarratu du azken urteetan igo egin dela herritarren parte hartzea jaietan. “Jende berria parte hartzen hasi da, poliki-poliki, eta gozatu egiten dute festetan”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide