Bihar izango dira Lantenoko Andra Mari Zuriaren Jaiak. Goizean goiz hasiko da festa, 10:00etan izango baita Txupinazoa. Handik bi ordu eta erdira, ume zein helduek Herri jolasetan aritzeko aukera izango dute, eta sokatira egingo da gero.
Jarraian bazkaria egingo da, eta arratsalde partean bikotekako “Gymkana” egongo da. Antolatzaileek jakinarazi dute “sari sorpresak” banatuko dituztela.
19:00etan, berriz, Txapela Jaurtiketaren XIII. Edizioa ospatuko da, eta txosna inguruan mahaiak jarriko dira kartetan jolastu nahi dutenentzako. Ordu berean, “Mikel”-en eskutik erromeria egongo da.
Eskolara
Bederatzietan txokolatada eta zozketa egingo dira eta, jarraian, eskoletara mugituko da festa. Zenbait ekintza egingo dira bertan, eguneko azkenak: Bingoa, Igel txapelketa arina eta sari banaketa.
Egitaraua orduz ordu kontsultatzeko klikatu hemen.