“Kexaako Jaiak ber-asmatu behar izan ditugu”

Erredakzioa 2015ko uzt. 28a, 07:54

IMANOL LLANO (Kexaa, 1974) Kexaako Jaien antolakuntzan parte hartzen du. Festa horiek bizi izan duten bilakaeraren inguruan mintzatu da.

Jaien egitaraua ikusita, badirudi abuzturen 1a izango dela egunik indartsuena.

Hala da. Berez abuztuaren 5a da patroiaren eguna, baina normalean aurreko larunbatean egiten dugu festa, jende gehiago egon ohi delako eta joateko erakargarriagoa delako. Egun horretan izango ditugu parrillada eta disko-festa, adibidez.

IMANOL LLANO (Kexaa, 1974) Kexaako Jaien antolakuntzan parte hartzen du. Festa horiek bizi izan duten bilakaeraren inguruan mintzatu da.

Jaien egitaraua ikusita, badirudi abuzturen 1a izango dela egunik indartsuena.

Hala da. Berez abuztuaren 5a da patroiaren eguna, baina normalean aurreko larunbatean egiten dugu festa, jende gehiago egon ohi delako eta joateko erakargarriagoa delako. Egun horretan izango ditugu parrillada eta disko-festa, adibidez.

“Urteak aurrera joan ahala geroz eta jende gehiago animatzen ari da jaietara hurbiltzen”

Jende asko gerturatzen da festara?

Egia esan, ikusten ari gara urteak aurrera joan ahala geroz eta jende gehiago animatzen ari dela jaietara hurbiltzen. Apur bat herrikoiak egiten ditugu festak, Kexaako txokoan plaza handi bat daukagu eta geroz eta jende gehiago animatzen da bertan arratsaldearen zati bat pasatzera: odoloste, txorizo edota sardina batzuk jatera eta gero dantza apur bat egitera.

Egon zen une bat zeinetan herrietako festek behea jo zuten. Eta orain jaikitzen ari dira berriz, apurka-apurka. Baina arratsalde-gau parteko jai moduan ber-asmatu dira.

“Egon zen une bat zeinetan herrietako festek behea jo zuten. Eta orain jaikitzen ari dira berriz, apurka apurka”

Noiz jo zuten behea festek? Nola lortu da berriz altxatzea?

Ez dago data-zehatzik. Denok dakigu nola lehen herrietako jaiak sekulakoak ziren. Bai Kexaan eta baita Delika edota Menagarain ere. Berbena on batzuk eta goizaldeko laurak edo bostak arte festan. Hori historiara pasa da, nik uste.

Gaur egun hiri handietan ematen da halako giroa. Horregatik, ber-egokitzea dagokigu guri, festa arratsalde partera pasatuaz. Jende gaztea jada ez bada horren berbena-zalea, publiko berri bat bilatu beharra dugu, beraz: arratsalde gau partean bertaratu, odoloste edo txorizo apur bat jan eta abesti pare bat dantzatuaz pozik geratzen den publikoa.

“Denok dakigu nola lehen herrietako jaiak sekulakoak ziren. Hori historiara pasa da, nik uste”

Zaila da horrelako festa batzuk antolatzea?

Zaila ez da. Apur bat automatikoa da. Bazoaz egitarauko gauzatxo batzuk aldatzen, baina urteak aurrera egin ahala badakizu nor deitu, zer egin... aldaketak egin ditzakezu, baina funtsa berdina da beti.

Bukatzeko, zer esango zenioke Aiaraldeko herritar bati Kexaako Jaietara gerturatzera animatu dadin?

Oso giro ona dagoela. Herriko Jaiak dira, ondo pasatzekoak. Egunerokotasunak dakartzan arazoak albo batera uzteko festak, giro onekoak. Ez dago saltzeko gehiagorik. Giro ona badago gainontzeko guztia bere kabuz dator.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide