"Jai hippie bat egingo dugu aurtean eta animatzen dugu jendea mozorrotuta etor dadin"

Erredakzioa 2015ko uzt. 24a, 08:46

MARIJO CAMARA (Agiñaga, 1977) jai batzordeko kidea da eta aurtengo jaien inguruan mintzatu da. Pasa den asteburuan hasi ziren eta honetan hainbat ekintza antolatu dituzte, jai hippya, besteak beste.

Asteburuan hasi ziren jaiak, zer moduz?

MARIJO CAMARA (Agiñaga, 1977) jai batzordeko kidea da eta aurtengo jaien inguruan mintzatu da. Pasa den asteburuan hasi ziren eta honetan hainbat ekintza antolatu dituzte, jai hippya, besteak beste.

Asteburuan hasi ziren jaiak, zer moduz?

Oso ondo. Egia esan jende ugari ez zen egon baina ezagunen kontua da egun hori. Etortzen den jendea lagunak edo senideak dira. Baina interesgarria da eta jendeari asko gustatzen zaio.

Nire lagunak etorri ziren aurten lehenengo aldiz eta aipatu zidaten oso ondo antolatuta dagoela dena. Ibilaldia oso polita izan zen nagusi zein umeentzat.

Gero txakolina eta gazta dastatu genuen. Larunbatean azaldu zuten nola egiten den gazta eta txakolina eta jendea oso gustura egon zen. Interesa piztu zuen.

Horren ostean bazkaria izan genuen eta paella gozoa jan genuen.

Bukatzeko Malaespina 2012 proiektuaren inguruko hitzaldia eskaini ziguten eta disfrutatu genuen gauza asko ikasi genituen eta.

Iñigok erakutsi zigun nola dagoen itsasoa eta egia da orokorrean hondartzara joaten garela eta ez garela konturatzen bere egoera zein den. Ura eta eguzkia besterik ez dugu ikusten.

Oro har parte-hartzaileek esan digute ez zegoela jende asko baina giro atsegina sortu zela.

 

Nola antolatzen dituzue jaiak?

Badago jai batzordea eta 5 pertsonek osatzen dute. Asmoa da jendeak Agiñaga ezagutzea. Gu bertan bizi gara eta gustatzen zaigu pilo. Gustura sentitzen gara.

Jaiekin nahi dugu jendeak herria guk disfrutatzen dugun moduan gozatzea; paisaia, jende jatorra...

Bestela ez genuke ezer egingo, zaila baita jaiak antolatzea. Denatarako behar da dirua eta herrietan ez dago diru askorik.

Ondo pasatzen dugulako eta jendeak disfrutatzeko egiten ditugu jaiak.

 

Ez dira herriko pertsonentzako jaiak orduan.

Ez, gogoko dugu jendea etortzea. Herriko jende orok ez du parte hartzen. Guztiek ez dituzte gogoko jaiak. Eta nahiz eta antolatzaileok asko gozatzen dugun, gustatzen zaigu kanpoko jendea ere hurbiltzea.

 

Agiñaga ezagutzeko aukera aproposa da?

Agiñagak eman dezakeen guztia ezagutzeko agian ez da aukerarik onena, baina lehenengo kontaktua izan daiteke. Jendearekin eta inguruarekin.

Beste egun batean ere etorriz bisitariak gauza asko izango ditu ezagutzeko. Adibidez urtero egiten dugun ibilaldia egokiagoa izan daiteke horretarako baina jendea ez da etortzen.

Hori bai, gaur egingo dugun parrillada, briska txapelketa eta igel-toka herriko jendea ezagutzeko parada izan daiteke. Jakiteko zer eman dezakeen Agiñagako jendeak. Eta geroago etortzeko eta hobeto ezagutzeko aukera badago.

 

Zuretzat zeintzuk dira Agiñagako altxorrak?

Hemengook beti esaten dugu Agiñaga berezia dela. Gorobel daukagu aurrean, horma hori ikustea izugarria da. Eta Madriletik etortzen den jendeak -lagun batzuk, adibidez- beti esaten du. Horrelako gauzak ez baitira askotan ikusten.

Eta gauza gehiago ditu. Nik menditik ibilaldia egiten dudanean pentsatzen dut topatzen dudan isiltasuna ezagutu behar dela.

Agian sentimentala da eta bakoitzak biziko du bere erara baina Agiñagak baditu leku politak.

Baina guk ez ditugu zehaztu behar, bizitza apur bat abentura bada; mendian sartzea, bideak ezagutzea... gauza berriak topatzea.

 

Nola finantzatzen dira jaiak?

Udalak diru apur bat ematen dio herriari baina batez ere urtez urte jaietan lortzen dugunari esker egiten ditugu.

Horretaz gain zozketarako txartelak saltzen ditugu eta tabernen laguntza ere badaukagu. Guzurtegik laguntzen gaitu afaria eta txartelak oparituz, Aiarako produktuak ere sari moduan ematen ditugu, gustatzen baitzaigu Aiarako produktuak oparitzea. Tokiko produktuak izatea nahi dugu eta askotan doan ematen dizkigute; gazta, adibidez.

Hala ere, udalak ematen duen diruarekin ezin dugu gauza askorik antolatu. Dena oso garestia da eta ondorioz guk lortzen dugunarekin egiten diegu aurre gastuei. Horregatik oso ondo pentsatu eta kudeatu behar dugu egingo duguna.

 

Eta aurtengo egitarauan zerbait nabarmenduko zenuke?

Bai, aurten hippie jaia antolatu dugu. Jai Batzordeko zenbait kidek gogoko dugu mozorrotzea eta hippiez mozorrotzea proposatuko dugu. Gainerako kideak konbentzitu ditugu.

Guztiok mozorrotuko gara eta jendea animatu nahi dugu. Pote bat oparituko diogu mozorrotuta datorrenari.

Loreak eta abar erabiliko ditugu mozorrotzeko eta herriko jendeak disfrutatzen badu, kanpoko jendeak ere gozatuko du.

Gaur izango da eta bizitza disfrutatzeko denez nahi dugu jendeak arazoak kanpoan uztea.

Hippie-a izango da jaia; amodioa eta bakea behar dugu (barreak).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide