"Belaunaldi aldaketa behar du Lantenoko jai batzordeak eta hor gaude hainbat gazte"

Erredakzioa 2015ko uzt. 22a, 09:54

ZURIÑE ALAVA (1991, Opellora) ez Lantenokoa baina bertako jaien antolakuntzan laguntzen du Aiarako herri txikien jaiak bultzatzeko.

Lehenik eta behin, zergatik dago Lantenoko jaien antolakuntzan Lantenokoa ez den pertsona bat?

ZURIÑE ALAVA (1991, Opellora) ez Lantenokoa baina bertako jaien antolakuntzan laguntzen du Aiarako herri txikien jaiak bultzatzeko.

Lehenik eta behin, zergatik dago Lantenoko jaien antolakuntzan Lantenokoa ez den pertsona bat?

Herri txikietako jaiak bukatu ez daitezen. Nik pertsonalki txikitatik bizi izan ditut Lanteno zein beste herri batzuen jaiak eta pena handia emango litzaidake jai eder hauek bukatzea soilik jende gaztea ez dagoelako.
Orain arte jaiak antolatzen egon direnek jende gaztea behar zela uste zuten. Belaunaldi aldaketa behar du Lantenoko jai batzordeak... orduan hor gaude gure lehenengo urratsak ematen haien laguntzaz. Lantenoko gazteak eta alboko herrikoak ere bai.

Nola antolatzen dira jaiak?

Batzarren bitartez, lehenik eta behin elkartzen gara eta bakoitzak zeregin bat hartzen du, gutxi gorabehera dena adostuta dagoenean kartelak egiten ditugu.

Zein da aurtengo jaien egitaraua?

Urtero bezala goizean 12:30ean txupinazoa izango da jarraian, 13.00etan meza santua eta 13.30ean txorizo garagardo erara dastatuko dugu.
Arratsaldean 17.00etan mus txapelketa berria daukagu sari eder batzuekin eta 17.30ean umeentzako hainbat jolas, gaztelu puzgarriak eta ikuskizuna izango dugu.
Gauean 23.00etan Aurrera erromeria izango dugu.

Zein da Lantenoko jaien helburua?

Herriko jendea elkartzea eta kanpoko jendea erakartzea, horregatik saiatzen gara adin guztientzako jarduerak egiten.

Zergatik hurbildu beharko litzateke jendea Lantenora?

Giro ederra dagoelako eta edozein adinentzako jarduerak daudelako, baina beno uztailak 25ean norbait gerturatu ezin bada gogorazten dizuet abuztuaren 6an ere Ama Zuriren jaia ospatuko dela Lantenon ere, animatu eta bertan ikusiko dugu elkar!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide