Ekainaren 15ean Aiarako Udalak eskaintzen ez dituen musika eta dantza jardueretara joaten diren adingabeei emateko dirulaguntzak eskaintzeko epea ireki zen. Familiek uztailaren 15 arte izango dute laguntza eskatzeko aukera.
Diruz lagunduko diren jarduerak 2014ko irailetik 2015ko ekainera bitartean egindakoak izango dira eta Aiarako Udalak eskaintzen ez dituen dantza eta musika jarduerak egin ahal izateko beste udalerri batetara joan behar diren pertsonak, edota tutoreak eskatu ahalko dute. Eskaerak eskatutako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko dira. Udalak emango du eskabide hori eta gainera, Aiarako Udalaren webgunean ere eskura ahal izango da www.aiarakoudala.com.
Aurkeztu beharreko dokumentuen artean familia liburuaren kopia, kurtsoren ordainagiria, jarduera egin den zentroaren egiaztagiria, errolda agiria eta jarduera egin den herriko udalaren agiria, besteak beste.