Urtero lez, Marina Donaren omenez jaiak ospatuko dituzte Zuhatzan. Ostiralean, ekainaren 17a, iluntzearen 21:00etan txupina botako dute Pezukeraren jaitsierarekin eta jarraian Patxi Perez eta konpainia erromeriari hasiera emango diote. Hau bukatzerakoan, gaueko 00:00etan Luhartz taldea kontzertuan egongo da. Aurten, egun honetarako Amurrio, Luiaondo eta Arespalditzatik, Zuhatzara doazen autobusak jarri dituzte jendea jaietara hurbiltzeko.
- 21:00etan Amurriotik aterako da (Elizako biribilgunetik)
- 21:10etan Luiaondotik pasako da (Maroto Arbolan, autobus geltokian)
- 21:25etan Arespalditzatik pasako da (Toboso tabernan)
Larunbatean, ekainaren 18an, Marina Dona eguna da eta honen omenez meza 12:30etan eta trikipoteoa jarraian antolatu dute. Jaien azkeneko egunean, igandean, ekainaren 19an, meza egongo da 11:30etan eta 13:00etan umeentzako parkea puzgarriekin. 14:00etan herri bazkaria antolatu dute, paella eta mazedonia jango dutelarik (bazkarira joateko ekainaren 16a baino lehen apuntatu beharko dira 945 339 421 telefonora) eta jarraian 16:30etan bingora jolastuko dute guztiak batera. 17:00etan puzgarriak jarraituko dute umeentzako eta arratsaldeko 18:00retan Gorka Aginagalderekin monologoak egongo dira “El Txou de Patxi” ikuskizunarekin. Iluntzeko 20:00etan berriz, Pezukera agurtuko dute eta horrekin jaiei amaiera emango diote.