Etxeko hondakin txikiak jasotzeko ekoguneak jarri dituzte

Erredakzioa 2015ko uzt. 10a, 09:10

Iaz Aiarako Eskualdeak Laudion, Amurrion eta Artziniegan zazpi ekogune jarri ondoren, aurten beste hiru jarri ditu Luiaondon eta Arespalditzan, etxeko hondakin txiki eta arriskutsuak modu errazago batean biltzeko.

Iaz Aiarako Eskualdeak Laudion, Amurrion eta Artziniegan zazpi ekogune jarri ondoren, aurten beste hiru jarri ditu Luiaondon eta Arespalditzan, etxeko hondakin txiki eta arriskutsuak modu errazago batean biltzeko.

Gune horietan utzi daitezkeen objektuak CDak eta DVDak, inprimagailuko kartutxoak, telefono mugikorrak, kargatzeko gailuak eta bateriak, pilak, eta tresna elektriko edo elektronikoen hondakinak dira, adibidez, erlojuak, kalkulagailuak, saguak edota bizarra mozteko makina, besteak beste. Gainera, kontsumo baxuko bonbillak ere bertan bota daitezke, harizko bonbillak aldiz, biltegi arruntetan utzi beharko dira.

Biltegi hauetan plastikozko tapoiak ere bilduko dira. Azken hauek kausa solidario batentzako izango dira eta bertan mota guztietako tapoiak bota ahal dira, olio botilarenak, detergentearenak, sprayrenak edota hortzetako pastarenak ere.

Ekoguneen kokalekua

Arespalditzan Ferial delakoan jarri dute eta Luiaondo bi jarri dituzte: bata estankoaren aurrean eta bestea Padura kalean. Ekogunea hondakin bakoitzarentzako zirrikituak duten biltegi txikiak dira eta erabiltzeko errazak dira.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide