"800 pertsonentzako parrillada prestatuko dugu"

Erredakzioa 2015ko uzt. 3a, 09:02

MERTXE SANCHEZ eta SHEILA GARCIA Erretes Lantenoko Jai Batzordeko kideak dira. Nahiz eta herria txikia izan jende asko erakartzen du jaietan eta horren arrazoiak azaldu dituzte.

Nola antolatzen dituzue Erretes Lantenoko jaiak?

Duela 9 urte hasi ginen jaiak antolatzen. 6 pertsonen artean antolatzen ditugu baina gero hainbat pertsona hurbiltzen dira laguntzera jaietan.

Hala ere, giro hori apurka-apurka hazi da, gehiagora egin du eta azken urte hauetan jaiak boom bat izan du, ezin dugu gelditu. Horregatik oso pozik gaude.

MERTXE SANCHEZ eta SHEILA GARCIA Erretes Lantenoko Jai Batzordeko kideak dira. Nahiz eta herria txikia izan jende asko erakartzen du jaietan eta horren arrazoiak azaldu dituzte.

Nola antolatzen dituzue Erretes Lantenoko jaiak?

Duela 9 urte hasi ginen jaiak antolatzen. 6 pertsonen artean antolatzen dugu baina gero hainbat pertsona hurbiltzen dira laguntzera jaietan.

Hala ere, giro hori apurka-apurka hazi da, gehiagora egin du eta azken urte hauetan jaia boom bat da, ezin dugu gelditu. Horregatik oso pozik gaude.

Printzipioz ez dakigu zenbat jende hurbilduko den larunbatean, urduri gaude ez baitakigu zenbat pertsona jasoko duen herriak. Pertsona askorentzat prestatu dugu jaia.

Guretzat oso garrantzitsuak dira umeak jaietan eta berez jaiak oso familiarrak dira. Asko zaintzen ditugu haurrak, gurasoak, aiton-amonak... eta azkenengo urtetan gazteak ere hasi dira animatzen.

Zein izango da jaien egitaraua?

Larunbatean txupinazoarekin hasiko dugu ospakizuna. Eta esan bezala, umeak asko zaindu behar ditugunez puzgarriak eta koltxonetak, begiraleek gidatutako tailerrak... egingo ditugu.

12:30ean klasiko bat daukagu; paella lehiaketa. Urtero jende gehiagok parte hartzen du eta giroa berotuta dago, parte-hartzaileek saria nahi dute eta.

Saria oso ona da, itsaski-jana hain zuzen eta jendeak eskertzen du. Ez dugu ezer kobratzen paella egiteagatik, lehiakide guztiei txanpan botila freskoa ematen diegu... arazo bakarra izan ohi da bero handia egiten duela eta jendeak karpak eta izozkailuak eraman behar dituela.

13:30ean krisialdiaren aurkako poteoa izango dugu. Pote bakoitzeko barraskilo platertxo bat oparituko dugu eta txoripanak. Jai batzordeko kide batek egiten ditu txoripanak gainera.

14:15ean epaimahai profesional batek paella guztiak dastatu eta baloratuko ditu eta sariak banatuko ditugu.

Jarraian paellak jango dituzte parte-hartzaileek. Tartetxo bat dago bazkaltzeko eta 17:00etan mus txapelketa abiatuko dugu. Gizonezkoek gehienbat jokatzen dute txapelketa.

17:00etan umeek puzgarriekin eta koltxonetekin jarraitzeko aukera izango dute.

Garrantzitsua da umeak bainujantzi eta toallarekin etortzea. Puzgarri bat bustiko baitugu beroari aurre egiteko. Oso arrakastatsua da hori. Umeak eta helduak sartzen baitira. Ez dago adin mugarik.

18:00etan Peregaña igoera izango dugu. II. Edizioa izango da 12 kilometroko mendi lasterketa. Iaz, lehenengo edizioan, Espainiako txapeldunak parte hartu zuen. Lehenengo aldia izateko oso gauza garrantzitsua izan zen eta lasterkarientzat sekulako ezustekoa izan zen.

Aurten giroa ere berotu da sare sozialetan eta oso ondo zabaldu dute. Doako lasterketa da eta hornitzeko puntu ugari ditu.

Lasterkariak animatzen ditugu familiarekin etor daitezen. Umeak eta lagunak ekar ditzaten helmugan animatzeko. Umeentzako ekintza ugari baitaude.

Lasterketa bukatu bezain pronto euskal dantzak izango ditugu Aiara Dantza taldearen eskutik. Hasieratik daude gurekin eta oso eskertuta gaude eta giro oso polita sortzen dute.

Gero parrillada egingo dugu eta horretarako laguntza izan beharko du jai batzordeak. Mahai guztiak jarri beharko ditugu jende oro eserita afaldu dezan.

800 pertsonentzako parrillada izango da eta laguntza guztia eskertuko dugu. 21:00etan hasiko da eta ekintza arrakastatsuena izango da.

Diru oso gutxiren truke lukainka, odolostea eta hirugiharra emango dugu. Gainera txokolatea ere emango dugu, kalitatezkoa. 100 litro banatu nahi dugu eta galdera bat utziko dugu airean parrilladarekin. Sorpresa izango da.

22:00etan umeentzako Txikidance hasiko da, baina jende orok dantza dezake. 23:00etan Victor Gamez DJaren txanda helduko da eta bien artean zozketa gauzatuko dugu. Horren bitartez finantzatzen gara eta 0,50 euroren truke asteburu zozketatzen dugu bainuetxe batean, afari bat eta tarta bat.

Eta lortzen dugun diru guztia ez da Jai Batzorderako baizik eta jenderako, jaian gastatzen dugu guztia.

24:00etan suziriak botako ditugu. 10 minutuko suziriak izango dira. Urtero hobera doa eta gehiago inbertitzen dugu.

Eta horren ostean jendeak erabaki behar du zer nahi duen. Edo etxera joan edo jaia jarraitu.

Eta uztailaren 22an ere ospakizunak dituzue?

Bai, Madalenako jaien egun ofiziala da eta pintxo lehiaketa egiten dugu. Hau herriko jendearentzat da eta larunbatekoa jende ororentzat. Eta jende guztia gonbidatuta dago.

Duela 9 urte antolatzen duzue jaia, berreskuratu zenuten?

Duela 20 urte baino gehiago utzi zioten jaia egiteari. Bigantxak ziren jaien gauzarik adierazgarriena eta jende asko erakartzen zuen.

Guk berreskuratu dugu jaia eta espero dugu luzez jarraitzea. Gure semeak eta ilobak atzean ditugu eta asko laguntzen gaituzte.

Zein da jaiaren helburu nagusia?

Guretzat garrantzitsua da jendeak gure herria ezagutzea. Jendeak uste du herri txikia garenez ez dakigula jaiak nola antolatzen diren baina guk herri askok lortu ez dutena erdietsi dugu, azken finean urtero pertsona gehiagok parte hartzen baitute jaietan. Etengabe hazi gara.

Asko ematen dugu eta ez dugu ezer eskatzen trukean.

Parrillada, adibidea da. Nahi duenak lasai afaldu dezake eta nahi duenak dantzatu dezake. Jende nagusiak bereziki eskertzen du. Gainera, eguraldi onak eta publizitateak -jendeak egindakoa- laguntzen gaitu.

Eta nola ez, umeak asko zaintzen ditugu.

Jaiak ezagutzen dituenak badaki zer antolatzen dugun, baina ez dakiena izutzen da. Adibidez, aurten 3 aparkaleku prestatu ditugu.

Horretarako ezinbestekoa da Jai Batzordeak egiten duen lana eta jendearen laguntza.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide