Aiaran hainbat herrik bere jaiak ospatuko dituzte laster: Erretes Lanteno, Salmanton, Zuhatza...

Erredakzioa 2015ko uzt. 1a, 07:18

Udarak jaiez eta jarduera kulturalez beteko ditu Aiarako herriak. Kontzertuak, antzerkiak eta herri ezberdinetako jaiak izango dira uztailean eta abuztuan. Dagoeneko Murgakoak izan dira eta Menagarain ere hasi dituzte.

Erretes Lanteno

Lehenengo jaiak Erretesekoak izango dira. Txupinazoa 12:00etan egingo dute uztailaren 4an eta 24:00ak arte paella txapelketa, haurrentzako jolasak, mendi lasterketa, dantza erakustaldia eta dantzaldia izango dira. Hurrengo hitzordua uztailaren 22an izango da meza eta pintxo lehiaketarekin.

Udarak jaiez eta jarduera kulturalez beteko ditu Aiarako herriak. Kontzertuak, antzerkiak eta herri ezberdinetako jaiak izango dira uztailean eta abuztuan.

Lehenengo jaiak Erretesekoak izango dira. Txupinazoa 12:00etan egingo dute uztailaren 4an eta 24:00ak arte paella txapelketa, haurrentzako jolasak, mendi lasterketa, dantza erakustaldia eta dantzaldia izango dira. Hurrengo hitzordua uztailaren 22an izango da meza eta pintxo lehiaketarekin.

Uztailaren 12an Salmantonek Santa Marinako jaiak ospatuko ditu 11:00etatik aurrera mus txapelketa eta odoloste dastaketarekin. Uztailaren 18a izango da egunik oparoena, 13:00etan txikiteoa hasi eta kalejira egingo dute jarraian. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera haurrentzako jolasak, zumba, DJ Ra, dantzaldia eta txokolate dastaketa egongo dira, besteak beste.

Zuhatzak ere Santa Marina ospatuko du uztailaren 17an 21:00etan Pezukeraren jaitsierarekin. Ostean Patxi Perezen erakustaldia eta Luhartz taldearen kontzertua egongo dira. Biharamunean, triki-poteoa egingo da meza ostean eta uztailaren 19an bazkari herrikoia egingo dute 14:30ean. Nahi duenak uztailaren 16 baino lehen 945 399 421 telefonoan izena eman dezake. Arratsaldean aldiz, bingoa, puzgarriak eta Gorka Aginagalde aktorearen antzezlana egongo dira.

Uztailaren 19an ere Agiñagak Done Jakue jaiak ospatuko ditu 09:30ean hasiko den ingurumen ibilaldi didaktikoarekin. Gainera, gaztandegi batetara joateko aukera egongo da gazta eta txakolina dastatzeko. Ondoren, herri bazkaria eta hitzaldi bat egongo dira. Uztailaren 24an, 18:30ean briska txapelketa hasiko da eta 21:00etan parrillada eskainiko dute. Ondoren, 22:30ean dantzaldia izango da eta 03:00etan igelak arrantzatzeko aukera egongo da. Uztailaren 26an, “Mejora” abesbatzak kontzertua emango du Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Abuztuan jaia nonahi

Abuztuak ere ekitaldiak eta jaiak ekarriko ditu. Hala, abuztuaren 1n Kexaan 20:00etatik aurrera haurrentzako erakustaldia eta parrillada egongo dira dantzaldi batez lagundurik. Hurrengo egunean, bolo txapelketa egingo da egun osoan eta Arespalditzako Andra Mari elizan Noka taldearen kontzertua eskainiko da 19:00etan.Taldea Kaliforniako hiru neskek osatzen dute eta euskal abesti tradizionalak kantatzen dituzte.

Abuztuaren 5ean Kexaako jaien azken egunean, elizaraino prozesioa egingo dute eta tarta bat zozketatuko da. 18:00etan bolo txapelketaren finala izango da. Hurrengo egunean Lantenok Andra Mari Zuria ospatuko du eta uztailaren 8an eta 9an Luiaondok Santo Domingo. Uztailaren 8an, Santo Domingo baselizan Patata Tropikala umorezko antzerki taldeak “Azken eguzkilorea” antzeztuko du 17:30ean. Abuztuaren 30 eta 31n Soxok Done Emeri jaiak ospatuko ditu.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide