Ekainaren 28an Zunbako ekitaldia antolatu dute kirol honen hainbat begirale Murgako Ibarrondo Jatetxean.
Ekintza ezberdinak antolatu dituzte horretarako. Eguna goizeko 12:30 eta hasiko da 2 orduko Zunbako “Master Class” batekin. Horretako Iruña, Bilbo, Gasteiz zein Urduñako begiraleak egongo dira klase hori ematen.
Eguna ez da bertan bukatuko, izan ere, 15:00etan bazkaria egongo da eta jarraian, kafea lasai hartu ahal izateko Asuka Nama taldeak zuzeneko kontzertua eskainiko du.
Prezio ezberdinak
“Master Class”ean bakarrik parte hartu nahi dutenek 10 euro ordaindu behar izango dituzte. “Master Class”, bazkaria, kafea kontzertuaz gozatu nahi dutenek, ordea, 15 euro