Udan euskaraz gozatzeko aukera egongo da “Aiarako jolas txokoetan”

Erredakzioa 2015ko eka. 10a, 10:26

Uztailaren 1etik 31 bitartean “Aiarako jolas Txokoak” egingo dira Etxaurren Ikastolan eta Luiaondon hurrenez hurren. 4 eta 14 bitarteko haurrek jolasak, kirolak, uretako ekintzak eta beste hainbat jarduera euskaraz egiteko aukera edukiko dute. Izena emateko epea ekainaren 10ean bukatuko da.

Uztailaren 1etik 31 bitartean “Aiarako jolas Txokoak” egingo dira Etxaurren Ikastolan eta Luiaondon hurrenez hurren. 4 eta 14 bitarteko haurrek jolasak, kirolak, uretako ekintzak eta beste hainbat jarduera euskaraz egiteko aukera edukiko dute. Izena emateko epea ekainaren 10ean bukatuko da.

Urtero bezala, udalekuek gai nagusi bat izango dute, aurtengoa “Ametsetako jolasgunea” izango da eta Amets pertsonaia egunero gutun bat bidaliko du egun horretako jarduera azaltzen. Horrez gain, haurrek asanblada bidez beraien ametsetako jolasgunea aukeratu eta astean bitan gune hori egingo dute.

Txokoak Luiaondon eta Etxaurren Ikastolan izango dira astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era. Parte hartzeko, Aiaran erroldatutako haurrek izango dute lehentasuna eta ume bakarrak 60 euro ordainduko ditu, bik 88 euro eta hiruk 115. Izena emateko inskripzio orria bete eta udaletxean entregatu edota info@aiarakoudala.com helbidera bidali beharko da. Ekainaren 26an, gurasoekin bilerak egingo dira: lehenengoa Arespalditzan izango da, udaletxean, 17:00etan eta bigarrena Luiaondoko sozialean 18:30ean.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide