Murgak San Joanak ospatuko ditu

Erredakzioa 2015ko mai. 28a, 13:36

Ekainaren 21, 23 eta 24 Murgako San Joan jaiak izango dira eta herriak jarduera ugari antolatu ditu. Hala, lehenengo egunean, ekainaren 21ean, igandea, baserriko produktuen erakusketa eta salmenta hasiko da 11:30ean eta meza ostean, 13:00etan, Aiara Dantza Taldeak dantza ikuskizuna eskainiko du. 14:30ean Herri-bazkaria prestatuko dute gizarte zentroan. 65 urte baino gehiago dituzten erroldatutako pertsonek doan bazkalduko dute eta beste guztiek 20 euro ordaindu beharko dituzte.

Ekainaren 21, 23 eta 24 Murgako San Joan jaiak izango dira eta herriak jarduera ugari antolatu ditu. Hala, lehenengo egunean, ekainaren 21ean, igandea, baserriko produktuen erakusketa eta salmenta hasiko da 11:30ean eta meza ostean, 13:00etan, Aiara Dantza Taldeak dantza ikuskizuna eskainiko du. 14:30ean Herri-bazkaria prestatuko dute gizarte zentroan. 65 urte baino gehiago dituzten erroldatutako pertsonek doan bazkalduko dute eta beste guztiek 20 euro ordaindu beharko dituzte. Bazkal ostean, 16:30ean, mus txapelketari hasiera emango zaio eta arratsaldeko 18:00etan Asier Kindam magoak ikuskizuna eskainiko du.

Ekainaren 23an, asteartean, 18:30ean 12 urte baino gutxiagoko haurrek II. Txirrindularitza Txapelketan parte hartu ahal izango dute eta elizara igo beharko dute. Ondoren, umeentzako jolasak eta puzgarriak egongo dira. 21:00etan Iñaki Otegi musikariak giroa alaituko du berbena batekin eta 21:30ean odoloste dastaketa eskainiko da. Gauez su artifizialak eta sua piztuko dute San Joan jaia ospatzeko.

Hurrengo egunean, ekainaren 24an, asteazkena, 17:30ean Igel txapelketa egingo dute eta 18:00etan “El Pelik” saio umoretsua eskainiko du. Ordu bat geroago, Briska txapelketa izango da eta izen ematea 5 euro balioko ditu. Jaien amaiera 20:00etan izango da txokolatada batekin.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide