Aurten ere, Arespalditzako BTT martxa izango dugu ekainaren 14an. Irteera Etxaurren ikastolan izango da, Ibarguen auzoan, eta goizeko 09:30etan hasiko da. Bukaera leku berdinean izango da eta antolatzaileek dutxak eta mangerak badaudela gogoratzen dute. 30 kilometro izango dira ibili beharrekoak eta 1.200 metroko desnibel positibo izango dituzte parte hartzaileek. Martxaren erdi partean indarrak errekuperatzeko horniketa puntua.
Aurtengo ibilbidea egiteko esfortzu hadiago egin behar izan dutela azpimarratu dute antolatzaileek, bidean dauden zuhaitz kantitatea dela eta. Ibilbidea Etxaurrenetik Panabarrara igoko da. Hortik, Izardio baserriak ikusten direlarik Zuatza bailara jeitsiz. Okondo bidea hartuko du eta Otaolako ermitan dagoen horniketa lekua pasa ostean txirrindulariek bi aukera izango dituzte. Alde batetik, Gordexolara doana, bestetik, Dubalza gaina igotze duena. Ondoren, bi bideak elkartu eta Llanteno norabidea hartuko dute. Jaitsiera azkar baten ostean, Menagaray herrira ailegatuko dira parte hartzaileek. Bukatzeko, Etxaurren ikastolara bueltatuko dira.
Izen ematea
Antolakuntzak parte hartu nahi duten guztiei gogoratu nahi die 200 izenemate daudela. Aurrez izena emateko aukera dago web orrialdearen bitartez. Egunena bertan 08:30etatik 09:30etara ere izena eman ahal izango da.