Hurrengo larunbatean, ekainaren 20an, Etxaurren Ikastolako AMPAk antolatutako Aiarako umeen jaia ospatuko dute; jaia, Aiarako Udalarekin elkarlanean prestatu dutelarik. Horretarako, goizetik arratsalderaino doan egitaraua prestatu dute.
Goizeko 11:00etan jaiari hasiera emango diote eta puzgarriak egongo dira. Jarraian, 11:30etan familien baterako hezkuntza lantzeko ginkana prestatu dute eta eguerdiko 13:00etan, bazkaldu aurretik, 6. mailako ikasleei agurra eta ekitaldia egingo diete. 14:00tan herri bazkaria antolatu dute, zeinetan Etxaurren Ikastolako ikasle, guraso, baita ikasle ohiak gonbidatzen dituzte joatera. Arratsaldeko 15:30etan cup-song-en edalontzien perkusioaz dantza egingo dute. 17:00etan jaiari amaiera ematen joateko askaria banatuko dute jaian parte hartzen arituko direnen artean eta 17:30tan ospakizuna amaitzeko zumba euskaraz egongo da.