HAPOaren Aurrerapen fasea kontsultatzeko aukera egongo da uztailaren 29 arte

Erredakzioa 2015ko eka. 4a, 08:22

Aiarako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) Aurrerapen fasea onartu ondoren, kontzejuek, elkarteek eta oro har, herritarrek, azken hau kontsultatzeko eta zalantzak argitu dezaten epea ireki dute.

Hala, Udalak kontzeju bakoitzari dokumentazioa eman dio eta plano eta dokumentazioaz osatutako erakusketa ireki du. Halaber, arkitektoarekin zalantzak argitzeko hitzorduak antolatu ditu.

Aiarako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) Aurrerapen fasea onartu ondoren, kontzejuek, elkarteek eta oro har, herritarrek, azken hau kontsultatzeko eta zalantzak argitu dezaten epea ireki dute.

Hala, Udalak kontzeju bakoitzari dokumentazioa eman dio eta plano eta dokumentazioaz osatutako erakusketa ireki du. Halaber, arkitektoarekin zalantzak argitzeko hitzorduak antolatu ditu.

Maiatzaren 22an Arabako Boletinean HAPOaren Aurrerapena argitaratu ostean, Udalak kontzeju bakoitzari azken honekin zerikusia duen dokumentazioa eman zien, azalpen batzuk emanez. Hala, uztailaren 29 arte Plana kontsultatzeko aukera egongo da.

Herritarrei arreta

Herritarrek zein elkarteek HAPOaren inguruko informazioa lortu nahi badute, maiatzaren 27tik uztailaren 29ra asteazkenero 9:30etik 14:00etara plana idatzi duen lantaldearen kide batekin hitzordua eskatu ahalko dute. Bertan, izen-abizenak, telefonoa eta kontsultatu nahi dutena zehaztu beharko dute, lursaila dagoen kontzejua aipatuz.

Bestalde, aipatutako epean HAPOarekin zerikusia duten plano eta dokumentazio guztiak udaletxean jarriko den erakusketan egongo dira ikusgai uztailaren 27tik 31 arte. Kontzeju bakoitzak ere bere herritarrei aurkezteko era zehaztuko du.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide