Duela bi egun, Luiaondoko katu kolonia bat pozoitu dutela salatu zuten Amukatu elkartean. Kolonia horretan, hogei bat katu egoteaz aparte, katakume eta katutxoak laster izango dituzten katemeak daude. Pasaden igandean, pozoiaren arrastoak zituzten katuak ikusi zituzten; txarto ibiltzen zuten katuak… Atzo, pozoia baieztatu zuten, bi katu pozoituta aurkitu zituztenean, eta ziur aski gehiago egongo dira.
Pozoia agertu den lekua, Luiaondoko erdigunean dago eta Amukatu elkarteak abisua ematen die maskotak dituen pertsona guztiei kontu handiz ibiltzeko. Horrez gain, leku horretatik 40 metrotara haurrak jolasteko guneak daude, eta eskatzen dute elkartetik haurrekin kontu handiz ibiltzea.
Lehenengo salaketa eginda dago, eta gaur bai auzokideek bai elkarteak udaletxean eta ertzaintzan salaketa gehiago ipiniko dituzte. Elkartetik, eskerrak ematen dizkiete abisua eman zuen pertsonari eta laguntza eman duen jende guztiari.