AIARA: EH Bildu historikoki EAJrena izan den alkatetzari eusteko lehian

Erredakzioa 2015ko mai. 23a, 09:34
Lehen aldiz galdu zuen EAJk Aiarako alkatetza 2011n. 1979. urtetik Aiarako alkate guztiak jeltzaleak izan dira, azken 4 urteotan udala gidatzen aritu den Josu Artetxe Bildu koalizioko kidea izan ezik. 
EAJk udalean zinegotzia izandako Gentza Alamillo aurkeztu du Aiarako agintaritza politikoa berriro eskuratzeko. Aurrez aurre Josu Artetxe egungo alkatea izango du. EH Bilduko alkateak zerrenda buru gisa errepikatuko du lau urteotan egindako kudeaketa defendatuz.
Hala ere, talde gehiagok dute ordezkaritza egungo udalbatzan.
Lehen aldiz galdu zuen EAJk Aiarako alkatetza 2011n. 1979. urtetik Aiarako alkate guztiak jeltzaleak izan dira, azken 4 urteotan udala gidatzen aritu den Josu Artetxe Bildu koalizioko kidea izan ezik. 
EAJk udalean zinegotzia izandako Gentza Alamillo aurkeztu du Aiarako agintaritza politikoa berriro eskuratzeko. Aurrez aurre Josu Artetxe egungo alkatea izango du. EH Bilduko alkateak zerrenda buru gisa errepikatuko du lau urteotan egindako kudeaketa defendatuz.
Hala ere, talde gehiagok dute ordezkaritza egungo udalbatzan. Alde batetik Aiara Batuz talde independenteak emaitza  positiboak eskuratu zituen 2011n (314 boto). Aurten Aiara Batuzek Iraida Saenz de la Fuente aurkeztu du alkategai eta Alderdi Popularrak aldiz Jose Luis Pedruzo Sarasola egungo korporazioko kidea.
Ikusteke dago alderdi popularrak zein emaitza izango  duen aurtengo hauteskundeetan, 2011n inoizko babes txikiena izan baitzuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide