Udaleko aurrekontuetako inbertsioen artean Osasun Zentro berria dago

Erredakzioa 2015ko mai. 19a, 10:07

Joan den martxoak 31n Aiarako Udaleko aurrekontuak onartu ziren EH Bildu, PP eta EAJren aldeko botoekin. Aiara Batuz-ek kontra egin zuen. Aurten 2.567.356 euro izango ditu Udalak eta inbertsioen artean Luiaondoko Osasun Zentro berria, farmazia bat edota Kontzejuei diru-laguntzak daude.

Inbertsioak

Joan den martxoak 31n Aiarako Udaleko aurrekontuak onartu ziren EH Bildu, PP eta EAJren aldeko botoekin. Aiara Batuz-ek kontra egin zuen. Aurten 2.567.356 euro izango ditu Udalak eta inbertsioen artean Luiaondoko Osasun Zentro berria, farmazia bat edota Kontzejuei diru-laguntzak daude.

Inbertsioak

Aurrekontuetan agertzen diren inbertsioen artean urrian bukatuko diren Osasun Zentro berriaren obrak agertzen dira. Gainera, farmazia-botika bat egiteko alboko etxola baten berriztatzea ere kontuan hartzen da. Helburua udalerrian farmazia zerbitzua zabaltzea da.

Bestalde, Etxaurren Ikastolako komunak konponduko dira eta udal bulegoak berrituko dira. Arespalditzako eta Luiaondoko kirol pistak konponduko dira neguan gehiago aprobetxatu ahal izateko.

Aurten ere alboko beste udalerrietako kiroldegi publikoak erabiltzeko diru-laguntzak emango dira. Horrela, Aiarako herritarrei zerbitzu horien erabileraren kostua gutxituko da.

Batzar Administratiboetan proiektuak eta obrak egiteko diru-laguntzak ere agertzen dira aurrekontuan. Guztira, 207.686 euro bideratuko ditu Udalak eta laguntza horiek hobeto erregulatuko dituen ordenantza egingo da.  

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide