Gorliz aterpetxean ekainean egingo diren udalekuak antolatu dituzte

Erredakzioa 2015ko mai. 16a, 11:29

Aiarako Udalak eta Etxaurren Ikastolako Guraso Elkarteak udalekua antolatu dute ekainaren 26tik 29ra Gorlizko aterpetxean. Izena emateko epea maiatzaren 19ra arte izango da eta 1999 eta 2008 urteen artean jaiotako umeei zuzenduta dago.

Aiarako Udalak eta Etxaurren Ikastolako Guraso Elkarteak udalekua antolatu dute ekainaren 26tik 29ra Gorlizko aterpetxean. Izena emateko epea maiatzaren 19ra arte izango da eta 1999 eta 2008 urteen artean jaiotako umeei zuzenduta dago.

Udalekuen prezioa 100 eurokoa izango da umeko eta bi epetan ordaintzeko aukera dago: 50 euro maiatzak 20 eta 22 bitartean eta beste 50 euroak ekainak 8 eta 10 bitartean. Nahiz eta Aiaran erroldatutako parte-hartzaileek lehentasuna izango duten, ez erroldatuek bete gabe gera daitezkeen plazak hartzeko aukera izango dute. Azken hauei maiatzaren 20tik aurrera informatuko zaie plazarik baduten.

Izena emateko modua honako hau da: lehenengo www.aiarakoudala.com webgunean edo Udaletxean edo Luiandoko bulegoan eskatu daitekeen inskripzio-orria bete beharko da. Bete ondoren, info@aiarakoudala.com helbidera bidali edota Udaletxean edo Luiaondoko bulegoetan entregatu. Orria parte-hartzailearen osasun-txartelaren kopiarekin batera joan beharko da. Informazio gehiago udaleko webgunetik jaso daiteke. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide