Aurten “Ezagutu Aiara” argazki lehiaketak bertako bitxikeriak izango ditu hizpide, ohiko gai nagusia Aiara udalerriko herrien ondare, natura eta etnografia-edertasuna izanik. Irudiak azaroak 6 arte bidali ahalko dira eta irabazleak 200 euroko saria jasoko du. Bigarrengo saridunari 100 euro emango diete.
Argazkiak Aiara udalerrian egitea beharrezkoa da eta beraz, Aiaran erraz ezagutzeko edo frogatzeko moduko lekuren bat edo gertaera bat irudikatu beharko da. Nahi adina irudi info@aiarakoudala.com helbidera bidali daitezke, non eta noiz egin ziren adieraziz. Gainera, bertan jasotzen diren alderdiei buruz lerro batzuk idaztea ere eskatzen da.
Joan den urteko irabazlea Eider Lopez Garayo izan zen eta bigarren saria Iraide Vallejo Gonzálezek jaso zuen. Epaimahai udaleko alkateak, Kultura Batzordeko bi kidek, “Hontzuria” argazkigintza taldeko kide batek eta argazkilari profesional batek osatu zuten.