EH Bilduk "Aiara berrian" sakondu nahi du eta horretarako lan talde bat osatu du koalizioak. Zerrenda burua, Josu Artetxe da eta elkarte ezberdinetan aritutako aiararrek osatuko dute lan taldea.
Nahiz eta zerrendan azken lau urtetan udal hauteskundetan eskarmentua duten egungo lau zinegotziak dauden, alderdiak adierazi du ez direla politika arloko profesionala. Izan ere, ardura, zintzotasuna, hurbiltasuna eta inplikazioa da haien konpromisoa.
Horregatik koalizioak udaletxearen ateak eta leihoak zabaldu dituela esan du. Gainera egungo egoera ekonomiko kritikoaren aurrean kontuak bideratzen jakin duela gaineratu du, horretarako inbertsio berriak, laguntza berriak eta ideia berriak martxan jarriz. Horrez gain, sortutako arazoei konponbidea eman dietela adierazi du alderdiak eta bide horretan jarraitzea da taldearen erronka.
Aiara hogeita lau herriz osatutako udalerria da eta koalizioak dioenez badu zer esan Euskal Herriaren konponbide-agertoki berriaren inguruan.