San Isidro azokaren harira Lehenengo Sektorearen IV. Astea antolatu dute

Erredakzioa 2015ko mai. 6a, 10:40

Maiatzaren 15ean, ostirala, San Isidro azokaren aurtengo edizioa egingo da. Horrekin loturik, maiatzaren 13an, asteazkena, eta 14an, osteguna, Aiarako Lehen Sektorearen IV. Astea antolatu dute. Aurtengo hitzaldiek elikadura burujabetza izango dute ardatz.

Maiatzaren 15ean, ostirala, San Isidro azokaren aurtengo edizioa egingo da. Horrekin loturik, maiatzaren 13an, asteazkena, eta 14an, osteguna, Aiarako Lehen Sektorearen IV. Astea antolatu dute. Aurtengo hitzaldiek elikadura burujabetza izango dute ardatz.

Lehenengo hitzaldia maiatzaren 13an izango da 16:30ean Udaleko Erabilera anitzeko aretoan. Bertan Zigor Gorostiagak, Itziar Abasolok, Mikel Kormenzanak, Iñigo Domaikak eta Iñaki Urkixok elikagai produkzioaren errentagarritasunaren inguruan hitz egingo dute. Guztiak nekazal zein abeltzain produktuen ekoizleak dira.

Bigarren hitzaldia maiatzaren 14an 12:00etan izango da aurreko leku beran. Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Abeltzaintza Sailaren Zerbitzuko teknikari batek Nekazaritza Politika Bateratuaren (NBP) bigarren zutabeaz mintzatuko da.

San Isidro azoka

Eguna 09:30an hasiko da Euskal Herriko artisautza-produktuen erakusketa eta salmentaren irekiarekin. Ordu bat geroago, 10:30ean, ardi, ahuntz, asto eta zaldien erakusketa hasiko da. Gainera, Ander Beraza aiararrak eskualdeko oiloak erakutsiko ditu eta Okondoko Emilio Irazolak makilen eta untxi erraldoien erakusketa egingo du.

Aurten, Pirinioetako Behi-Azienda Hautatuaren Arabako I. Lehiaketa egingo da, Araban dagoen bakarra. Animaliak 10:30etik aurrera ikusi ahal izango dira.

11:00etan haurrentzako gunea irekiko da. Bertan, traktore eta borda puzgarriak egongo dira eta esne-behia, umeek behia jezteko sentsazioa esperimentatuko dutelarik. 12:45ean Herri Kirolen erakustaldia egingo da eta 13:00etan tokiko eta eskualdeko gazta eta txakolina dastatzeko parada izango da.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide