Amurrioko Guk Bai, Laudioko Omnia eta Aiara Batuz alderdiek zerrenda osatu dute Foru Hauteskundetan parte hartzeko.
Talde independenteen asmoa da Aiarako zirkunskripzioan gutxienez ordezkari bat lortzea.
Ordezkari horren lehenengo helburua ez litzateke Arabako Batzar Nagusien jarduera baldintzatzea, baizik eta Arabako Foru Aldundiaren jardueraren inguruko informazioa eskuratzea zuzenean, udal taldeek erabili dezaten.
Amurrio Guk Bai, Laudioko Omnia eta Aiara Batuz Ikune ekimen parte-hartzaileko kideak dira eta bere hautagaiak Aiaran hurrengoak izango dira:
- Conchi Sesar Mella
- Jose Manuel Mandayo Barreiro
- Beatriz Izaguirre Camino
- Roberto Arias Velasco
- Xabier Artiñano Montalban
- Nerea Gonzalez García