San Isidro azokak Piriniotako Behi Arrazaren Lehiaketaren I. Edizioa izango du

Erredakzioa 2015ko api. 27a, 14:04

Maiatzaren 15ean San Isidro azoka egingo da Arespalditzan. Aurtengo edizioan ganadu erakusketa kendu eta Piriniotako Behi Arrazaren Lehiaketa egingo da lehen aldiz. Araban mota honetako lehiaketa bakarra izango da eta Aiarako azoka lurraldean erreferentziazkoa bihurtzea du helburu.

 

Maiatzaren 15ean San Isidro azoka egingo da Arespalditzan. Aurtengo edizioan ganadu erakusketa kendu eta Pirineotako Behi Arrazaren Lehiaketa egingo da lehen aldiz. Araban mota honetako lehiaketa bakarra izango da eta Aiarako azoka lurraldean erreferentziazkoa bihurtzea du helburu.

 

Aurtengo azokak baserritarren produktuak eta bailaran egiten direnak erakutsi eta salduko ditu. Hala, zonaldeko gazta eta txakolina egongo dira, besteak beste. Gainera, aurten ere Lehen Sektorearen Astea antolatuko dute, hitzaldiak eta jardunaldiak eginez.

 

Pirineotako behi arraza

 

Arabako Behi Pirenaikoen Elkartean 68 abeltzain daude eta horietatik 26 aiararrak dira, 1.489 aberebururen jabeak dira. Hori dela eta, behi arraza horren lehiaketa egitea erabaki du Udalak, behi horri balioa eta bultzada emanez eta abeltzainen lana aitortuz.

 

Bestalde, Bizkaian zein Gipuzkoan era honetako lehiaketak egiten dira, baina San Isidrokoa izango da Araban egiten den lehenengoa. Urteen poderioz, egitasmoa indartu eta zabaltzea espero da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide