San Prudentzio eta San Markos jaiek ospakizunez zipriztinduko dute Aiara

Erredakzioa 2015ko api. 24a, 08:59

Herriko jaien aroa heltzear dago eta Aiaran izango dira laster. San Prudentzio ez ezik, San Markos jaiak ere ospatuko baitituzte berehala.

Herriko jaien aroa heltzear dago eta Aiaran izango dira laster. San Prudentzio ez ezik, San Markos jaiak ere ospatuko baitituzte berehala.

San Prudentzio Aiarako jairik garrantzitsuena da eta larunbatean hasiko dira Arespalditzan Prontxi III. Mendi Ibilaldiaren eskutik, 09:30ean hain zuzen.

Txupinazoa

Hori bai, jaiak ofizialki 12:30ean abiatuko dituzte. Egun osoko egitaraua prestatu dute eta horretarako umeentzako jokoak, gastronomia eta kirola uztartuko dute. Zehazki, txirrindularitza lasterketa egongo da 17:00etan, 17:00etan Jesus Isasiren Oroimenezko XXXV. Txirrindulari Sari Nagusia (kadeteak). Kontzertuak ere prestatu dituzte, Atxurre, Izate Faltsuak eta Tximeleta taldeen eskutik alegia 22:00etatik aurrera.

Igandea

Igandean 11:00etan Arespalditzan ere hasiko dira ospakizunak eta umeak eta adinekoak izango dira protagonistak. Haurrek tailerrak eta parkea izango dute eta bestalde Nagusien XV. Eguna ospatzeko bazkaria eta dantzaldia Iñaki Otegirekin.

Astelehena

Astelehenean 3x3 Hockey Txapelketa jokatuko dute 10:00etan Arespalditzan eta gaueko 22:00etan Gwa Ya taldeak joko du.

Asteartea

Bukatzeko asteartean eta Arespalditzan 11:00etatik aurrera eskualdeko produktuen azoka egingo dute. 12:00etan San Prudentzioren ohorezko meza izango da eta horren ostean Itzalde Abesbatzaren kontzertua. 13:00etan Umeen danborrada helduko da eta 16:30ean umeentzako ikuskizuna. 18:30ean Erromeria egingo dute eta bukatzeko 20:30ean odolostea jateko aukera egongo da euro baten truke.

Gainera, hainbat egunetan bola jokatuko da Luiaondon eta Kexaan.

San Markos jaiak

Bestalde, Menoion San Markos jaiak ospatuko dituzte apirilaren 24an eta 25ean. Ostiralean 22:00etan izango da txupinazoa eta hurrengo egunean 11:50ean Adar-deia egingo dute, 12:00etan Meza, 12:30ean “Menoio abizena munduan” erakusketa inauguratuko dute, 13:15ean luntxa izango da eta 14:00etan Arkumearen zozketa. 17:30ean umeentzako jokoak hasiko dira.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide