"Aiarako errealitate administratiboen maila guztietan ibili izanak perspektiba zabalagoa ematen dit"

Erredakzioa 2015ko urt. 7a, 09:44

GENTZA ALAMILLO (Luiaondo, 1977) hurrengo udal hauteskundetan EAJren hautagaia izango da. Gaztea izan arren udalgintzan aritu da dagoeneko eta berez Luiaondoko batzar administratiboaren lehendakaria da.

Zinegotzia izan zara, dagoeneko Luiaondoko administrazio batzarraren lehendakaria zara. Zure esperientziak zertan laguntzen zaitu?

GENTZA ALAMILLO (Luiaondo, 1977) hurrengo udal hauteskundetan EAJren hautagaia izango da. Gaztea izan arren udalgintzan aritu da dagoeneko eta berez Luiaondoko batzar administratiboaren lehendakaria da.

Zinegotzia izan zara, dagoeneko Luiaondoko administrazio batzarraren lehendakaria zara. Zure esperientziak zertan laguntzen zaitu?

Aiara Herriko errealitate administratibo, sozial eta kultur anitzaren inguruko esperientzia; Udalaren egunerokotasunean agertzen diren arazo zein erronkei aurre egiteko beharrezkoa den esperientzia alegia, hau da, eraginkorra izateko gaitasuna.

Nire ustez, ezagutza aberasgarria da, Aiarako errealitate administratiboaren maila guztietan ibili izanak perspektiba zabalago batekin aritzeko gaitasuna ematen dit, besteak beste.

Alkategaia izendatua eta gero, zerrendan agertuko diren pertsonak dituzu?

Ilusioz eta gogoz beteriko pertsona talde zabala dugu eta bertatik aterako da udal talderik onena, ez dut inolako dudarik; beti ere, EAJ-PNVk duen hautagaitza sistema errespetatuz non egikarituko eta zehaztuko den behin betiko zerrenda osatuko duten pertsonek.

Nola ikusten duzu Aiara?

Aiara biziago baten beharraz, Batzar Administratiboekin batera elkarlanari helduz, aiararrok merezi ditugun zerbitzuen eskaintza eta kudeaketa hobetu beharra ikusten dut.

Aiarak eskaintzen dituen hobekuntzarako aukera aniztasuna eta oparoa goraipatu nahiko nuke, naturaren aldetik zein giza baliabideen aldetik; azken hauek, Aiara hobetzeko lanean jarduten diren elkarte zein taldeen lana sustatu, bultzatu eta indartzeko premia ikusten dut.

Zein izango dira zure kudeaketa proposamenaren irizpideak edo ardatzak?

Aiarako EAJ-PNVk, Aiararako duen herri proiektua gobernantzari loturikoa da, hau da, gertutasunetik udal bizitzan gardentasuna, parte hartzea eta jasankortasuna dira zutabe nagusiak.

Aiararrak euren arazoei zein kezkei erantzuna emateko baliabide izan behar gara udal ordezkariok; bestalde euren proposamenak entzun eta aditzeko parte hartze eremu errealak martxan jarri beharra ikusten dugu gobernu eraginkor baten tresna moduan alegia; beti ere, dagoeneko existitzen diren Batzar Administratiboekiko elkarlana indartzea ahantzi gabe, eurak baitira egun bizirik dirauten formula administratibo gertuena eta erreferentea aiararrontzat.

Aiararentzat estrategikoak izango diren proiektu ezberdinak, jasankorrak izatea ezin bestekoa izango da, gure ingurumen pribilegiatua errespetatuz.

Zein uste duzu izango litzatekeela zure ekarpenik garrantzitsuena alkate gisa?

Konpromisoa, gertutasuna eta esperientziak bermatzen duen eraginkortasuna. Aiaran jaio, hasi, hezi eta bizi naiz. Ohore handia da niretzat Aiara biziago bat lortzeko erronkari heltzeko ematen didaten aukera EAJ-PNVren eskutik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide