Aiarako Udalak, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Arespalditza eta Luiaondo lotzen zituen bide zaharra egokituko du. Guztira bost kilometro izango dira eta Iturritxu erreka inguratu ondoren Santo Domingo baselizan bukatuko da. Hala, Nerbioiko parke linealera iritsiko da ibilbidea, Arabako Ibilbide Berdeen Sarera batuz.
Foru Aldundiak bidea diseinatzeko ingurumen enpresa bat kontratu zuen eta seinale homologatuak eman dizkio udalari. Orain, Udalak bidea igaroko dituen Administrazio Batzarrekin hitz egin beharko du eta azken hauen onarpena lortu ostean, udal langileek lanean hasiko dira.
Gauzak horrela, udaran bidearen egokitzapena egiten eta seinaleak jartzen hasiko dira. Konponketak udaleko errekurtsoekin egingo dira eta 2015. urteko aurrekontuetan horretarako diru kopuru bat aurre ikusi da.